KARTOGRAFIA
ZER DIRA?
- Metodologia aktiboak, ikasleen eta irakasle, ingurune edota material didaktikoaren arteko komunikazioan oinarritzen diren prozesu elkarreragileak dira.
- Dinamikoa da eta ikasleen parte hartze aktiboa sustatzen da.
- Metodologia hauen bitartez, ezagutza nola lortzen den azaltzen da. Horregatik, esan daiteke konstruktibismoan oinarritzen direla.
KONTRUKTIBISMOA
Metodologia aktiboarekin zuzenean lotuta dagoen kontzeptua konstruktibismoa da, izan ere, teoria hau norberak bere ezagutza eraikitzean eta norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikastean datza. Hau da, teoria honen arabera metodologia aktiboak bezala ikaslea bera da bere ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, aurreko jakintzak eta elementu berriak eskema orokorragoetan elkartuz.
3 mota:
1- Konstruktibismo kognitibo edo psikologikoa: aurreideietan oinarritzen den konstruktibismo mota. Joera honen eragile nagusien artean, Ausubel eta Piaget aurki daitezke.
2- Eragin sozialetara lotutako konstruktibismoa: lagunekin harremanetan hobeto ikasten dela defendatzen duen konstruktibismo mota. Joera hau Piaget eta Vygotskyk defendatu zuten.
3- Orientazio soziokulturaleko konstruktibismoa: ezagutza gizartean biziz lortzen denez, soilik lagun artean ikas daitekela defendatzen duen konstruktibismo mota. Ideia hau Vygotskyk defendatu zuen.
METODOLOGIA AKTIBO MOTAK
- Proiektuetara bideratutako ikasketak. Proiektuetara bideratutako ikasketa metodoaren bidez, ikasleak bere ikaskuntzarekiko arduratsuagoak bihurtzen dira. Metodologia honen bidez, klasean eskuratutako trebetasunak eta ezagutzak proiektu errealetan ezartzen dituzte.
- Arazoetara bideratutako ikasketak. Ikaskuntzan, ikerkuntzan eta hausnarketan oinarrituta dagoen metodologia da, hauek ikasleek burutzen dituzte irakasleek planteatutako arazo bati aurre egiteko.
- Simulazioetara eta jokoetara bideratutako ikasketak. Ikasketa hau, komunikazio gaitasunei erantzuna emateko aukera ematen du, baita negoziazioetarako, erabakiak hartzeko, talde lanerako eta abarrerako gaitasunak bereganatzeko ere.
ROLAK
- Ikaslea → susmatzaile, aurkitzaile, erabaki hartzaile, parte hartzaile aktibo, autonomoa, sortzaile, ikertzaile
- Irakaslea → laguntzaile, begirale, gidari, behatzailea, moderatzailea, animatzailea
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Abantailak
|
Desabantailak
|
|
|