ARGAZKI HIZLARIAK
Argazki hauen bidez bi gaiei buruz hitz egingo dut: haurtzaroa eta ikaskuntza nola dauden irudikatuta gaur egungo kulturan.
Haurtzaroa
Argazki honetan ikusi dezakegu ume batzuk parkean pilota batekin jolasten. Hau da, nire ustez, benetako haurtzaro bat, lagunekin jolastea eta kalean egotea. Lehen ume guztiak elkartzen ginen kalean elkarrekin egoteko, eta horrela ezagutzen genituen lagun gehiago.
Argazki honetan ikusi dezakegu ume batzuk, bakoitza bideojoko batekin jolasten. Hau da gaur egungo egoera, umeak haien etxeetan geratzen dira bideojokoekin jolasteko, edo kalera ateratzen badira, kalean ere bideojokoekin jolasten dute. Horrela ez dituzte benetako lagunak egiten, ez direlako elkar ezagutzen. Ume askorentzat adikzio mota bat bihurtu dira bideojokoak, eta horrek denbora kentzen die beste aktibitate batzuk egiteko.
Hezkuntza
Argazki honetan ikusi dezakegu gela bat, eta ume batzuk irakaslearen galdera bati erantzuten. Hau da nire ustez hezkuntza izan beharko zena, parte hartzea eta ikasteko interesa izatea. Nire ustez, interes hori denbora aurrera joan ahala galtzen da, eskoletan ez zaiolako garrantzirik ematen. Txikiak garenean, ikasteko irrika daukagu, baina nagusiak egitean konturatzen gara garrantzitsuena ez dela gaiak ulertzea, baizik eta nota on bat lortzea. modu horretan interesa galdu eta notetan soilik pentsatzen dugu.
Argazki honetan ikusi dezakegu ikasle bat azterketa baterako ikasten. Lehen esan dudan moduan, gaur egun hau da ikasle guztion egoera, azterketa baterako prestatzea, nota on bat lortzeko. Egoera hau aldatu behar izango zen, ezin delako ikasle baten jakintza osoa azterketa batean oinarrituta juzgatu. Horrek bakarrik motibatzen ditu ikasleak gai guztiak buruz ikasteko azterketa egiteko, eta gero ikasitako guztia ahazteko.