viernes, 3 de marzo de 2017

Curriculum ezkutua

Curriculum ezkutua


1. Zer da curriculum ezkutua?

Curriculum ezkutua da hezkuntza inguruan modu inplizitu batean  irakasten dena, hau da, modu esplizitu batean irakatsi ezin dena. Hala nola, alderdi politiko, erlijioso edo kultural baten defentsa egitea, curriculum ezkutuaren baitan kokatuko genuke.

2. Eta zer da curriculum ezkutu bisuala?
Curriculum ezkutu bisuala hezkuntzaren baitan eta hizkuntza bisuala erabiliz modu inplizitu batean irakasten dena da. Horretarako inguru orokorrak, inguru zehatzak eta dokumentazio bisuala erabiltzen dira.
- 2a. Inguru orokorrak → Hiru elementu desberdin hartzen dira kontuan: hezkuntza inguruaren arkitektura, inguruaren hierarkia-banaketa eta inguru komunen dekorazioa edo itxura.
- 2b. Inguru zehatzak → Klaseko mobiliarioaren banaketa eta Klaseko irudiak eta argazkiak hartzen dira kontuan.
- 2c. Dokumentazio bisuala → hemen, aldiz, Irakasleek klasean erabiltzen dituzten argazkiak (diapositibak, aurkezpenak, bideoak eta liburuak) eta uniformearen erabilpena hartzen dira kontuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario