Unitate Didaktikoaren 9. atala (ebaluazioa) egiteko, López-Pastor, V. eta Pérez-Pueyo, A. idatzitazko dokumentua “Buenas prácticas docentes. Evaluación formativa y compartida en educación: experiencias de éxito en experiencias de éxito en todas las etapas educativas” irakurri dugu dokumentuaren 1. eta 2. gaiak landu, zenbait galderei erantzun eta laburpen bezalako bat lortu ahal izateko.
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Ikastetxeetako ikasgeletan, klaustroetan eta pasabideetan, irakaslegoak “ebaluazio” terminoa erabiltzen duen gehienetan, “kalifikazio” prozesuari erreferentzia egiten dio; hau da, “notak” jartzeari. Hau, batez ere, gertatzen da haiek 15 urtetan zehar Lehen hezkuntzako, Bigarren hezkuntzako eta Unibertsitateko ikasle bezala hau bizi izan zutelako eta haien irakasle ibilbide profesionalean bizitzen jarraitu dutelako. Baina ezin izango dugu gure praktika profesionala aldatu, ebaluazioa eta kalifikazioa termino desberdinak direla ulertzeko gai izan arte. Oinarrizkoa da ulertzea ebaluatzea egin daitekeela kalifikatu edo notak jarri gabe, eta hori egiten dugunean egiaztatzen dugu ebaluaketak gure ikasleen ikasketa prozesuan eragin handiagoa duela.
1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
“Ebaluazio formatiboak” ebaluazio prozesu orori erreferentzia egiten dio honen helburu nagusia irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea delarik. Zentzu honetan, Richard y Godboutek (2000) ebaluazio formatibo bat defendatzen du, hezkuntzako ikaskuntza-irakaskuntzako prozesu integralaren parte izanik. Red de Evaluacion Formativaren arabera, honela definitzen da ebaluazio formatiboa:
“Todo proceso de evaluación cuya finalidad principal es mejorar los procesos de enseñanza-aprendizaje que tienen lugar. Sirve para que el alumnado aprenda más (y/o corrija sus errores) y para que el profesorado aprenda a trabajar mejor (a perfeccionar su práctica docente). Por decirlo de otro modo, la finalidad principal no es calificar al alumno, sino disponer de información que permita saber cómo ayudar al alumnado a mejorar y aprender más,... y que sirva a su vez para que los profesores aprendamos a hacer nuestro trabajo cada vez mejor (López-Pastor et al., 2006). Todo proceso de constatación, valoración y toma de decisiones cuya finalidad es optimizar el proceso de enseñanza-aprendizaje que tiene lugar, desde un perspectiva humanizadora y no como mero fin calificador (López Pastor et al, 2009, p.35).”
López Pastorrek, ondorengoa dio:
“Personalmente defendemos que la evaluación formativa debe servir para mejorar en tres sentidos: (1) mejorar el proceso de aprendizaje de nuestro alumnado; (2) mejorar nuestra competencia docente día a día; (3) mejorar los procesos de enseñanza-aprendizaje que desarrollamos en nuestras aulas con nuestro alumnado (López-Pastor, 1999, 2012).”
“Evaluación formadora” terminoa “Evaluation Formatrice” (Allal, 1991; Nunziatti, 1990) frantzes terminoaren gaztelaniaren itzulpena da. Espainian kontzeptu honi buruzko hainbat erreferentzia aurki daitezke (Sanmartí, Jorba & Ibáñez, 1999; Jorba & Sanmartín, 2000; Moraza, 2007; Sanmartí, 2007). Ebaluazio formatiboak berezko ikastaldiari buruzko autogogoetako prozesu sistematikoak sortzea bilatzen ditu, horrela apurka-apurka ikasleak kontrol handiagoa gara dezake bere ikasketa-prozesuaren inguruan. Ikasleak zelan ikasten duen eta zer egin behar duen ikasten ikasteko bilatzen da.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
“Partekatutako Ebaluazioa” ebaluazio-prozesuetan ikasleen inplikazio bezala definitzen da, ikasketaren hobekuntzan ekartzen dituen abantaila ugariengatik eta konpetentzia pertsonal, akademiko edota profesional batzuen eskuraketarengatik.
Ondorengoak dira oinarrizkoenak:
1- Ikasketa hobetzen du
2- Autonomia, autoerregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuak hobetzen ditu
3- Analisi kritikoaren eta autokritikaren gaitasuna garatzen du
4- Pertsona arduratsuen formakuntzan eta ikaskuntza demokratiko baterako oinarrizko prozesua da
5- Ikasgelaren klimarako eta arazoen ebazpenetarako baliagarriak izaten dira
6- Kasu batzuetan, irakasleen hezkuntza uste sendoaren eta proiektu curricular propioaren edo ikastetxearen arteko koherentzia kontu bat ere bada.
Irakasleak bere ikasleekin mantentzen dituen elkarrizketa motak indibidualak edo taldearenak izan daitezke. Gainera, autoebaluazioaren aurreko prozesuetan edota koebaluazioan oinarrituta egon daitezke, baita autokalifikazio eta kalifikazio elkarrizketatuan prozesu paralelo edo osagarriekin eta kalifikazioarekin erlazionatuta ere. Hots, irakasleak tutorizaziak egiten, berrikusten eta autoebaluazio-prozesuak edota lanaren azkeneko kalifikazioari begiratzen ikasleen koebaluazioa kontrolatzen ditu.
Beraz, hiru bide nagusi daude partekatutako ebaluazioa aurrera eramateko, irakasgai beran osagarriak direnak haien artean: indibiduala; lan taldeetan eta batzarretan (klasekide guztiek).
1. 4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberrik honela dio: Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
- Ebaluazio irizpideak. Ebaluaziorako irizpideek irakasleek ebaluazioarekin eta kalifikazioekin erlazionatzen duten guztia definitzeko balio dute, ikasketa prozesuaren izaera sumatibo eta finalistarekin lotzen dutelako.
- Ebaluaziorako baldintzak. Ebaluaziorako baldintzak, ikasleriari hauek egindako zenbait ekintza baloratuak izateko aukera eskaintzen dioten aspektu edota baldintzak dira.
- Ebaluaziorako jarduerak. Ebaluaziorako aktibitateak ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak ebaluatzeko, eta bete beharreko baldintzak eta beharrak aztertzeko erabiltzen dira. Informazio hau erabili daiteke hobetzeko eta gehiago ikasteko (ebaluazio formatiboa) edo kalifikatzeko, baita administrazioak eskatzen duen kurtso amaierako kalifikazioa ateratzeko ere, baldin eta ikasketa prozesuaren amaieran aplikatzen bada. Ebaluazioarako aktibitateak diseinatzen dira planteatutako konpetentziak eta helburuak lortzen ari diren jakiteko, eta kasu askotan, zenbait metodologiekin estuki lotuta daude.
- Ataza-jarduera. Produkzioak ikaskuntza prozesuaren ondorioak ikusteko erabiltzen dira. Ikasleei ikasketa ariketa edo ebaluazio batean eskatzen zaie. Honen adibide batzuk izan daitezke: lan bat, ahozko aurkezpen bat power point batekin, laburpen bat, etab.
- Ebaluazio teknika-prozedimendua. Planteatutako konpetentzia eta helburuen zein maila lortu den konprobatzeko beharrezkoak diren instrumentuak baldintzatuko ditu. Prozedimendu eta teknika desberdinen artean, behaketa sistematikoa, produkzioen analisia, irakasleriarekin elkartrukatutako elkarrizketak edota proba espezifikoak aurki daitezke.
- Behaketa sistematikoa. Behaketa sistematikoa, orokorrean, hautemangarri ez diren ekintzetan erabiltzen da. Zentzu honetan, momentuan hartu behar diren informazioari buruz esan nahi dugu. Horren adibide dira: eguneroko parte hartzea taldeko lanetan edo laboratorioko praktiketan, gelako parte hartzea etab. Egoera hauetan,garrantzitsuena da erabili daitezken instrumentuak behaketa hau erregistratzeko; kontrol zerrendak, zenbakizko eskalak eta errubrika erresak.
- Ahozko hartu-emanak. Ahozko hartu-emanak gelan gertatzen diren egoera interpersonalei eta baloratuak izan behar diren elkarrizketei deritze. Orokorrean, ez dute euskarri fisikorik, beraz irakasleak ezin ditu etxera eraman baloratzeko. Hori dela eta, momentuan hartu behar da informazioa. Kasu guztietan, hartutako informazioa garrantzitsua izan daiteke, baldin eta ebaluaziorako instrumentu egokia eta eraginkorra erabiltzen bada.
- Probak. Proba espezifikoak egoera ezagunenak eta ohikoenak dira, azterketetan aurkitu ahal direlako (test, erantzun motzak…), laborategi probetan, musika konposizio baten interpretazioan, froga fisiko batean...
- Ikasleriaren ekoizpenen analisia. Ikaslearen ekoizpenen analisia lehen azaldutako produkzioen ( ikaslearen koadernoa, informe bat…) balorazioan datza. Orokorrean euskarri fisikoa dute, irakasleak baloratu ahal izateko.
2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak aipatu.
Ikasle bakoitzak lortutako lorpen-mailak argi identifikatzeko prozesuaren bukaeran erabiltzen diren dokumentuak dira, zeintzuk bukaerako ebaluazio eta kalifikazio globala errazten duten. Hau da, irakasleak ikasleak kalifikatzeko erabili egingo dituen edozein paperezko edo digitalezko euskarriak ebaluazio instrumentua deritzo. Gure kasuan, puntuazio errubrikak, bereizitako balorazio eskalak eta eskala graduatuak dira ebaluazio instrumentuen adibide batzuk.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluazio irizpideak balio batekin erlazionatzen diren eta ikasle bakoitzak duen nota ezartzeko balio duten “lorpen adierazleak” dira. Hauek kalifikazioaren programazioan zein tresnan argi eta garbi islatuta egon behar izango lukete. Irizpide hauek ikasleek aldez aurretik ezagutu behar dituzte. Modu horretan, puntuazio errubrikak bezalako tresnak oso tresna eraginkorrak dira prozesu hauek hobetzeko eta argitzeko.
3. GAIA. Introducción a la creación y uso de escalas descriptivas y rúbricas.
Zure UDaren ataza edo jardueraren bat ebaluatzeko errubrika:
Nahiko
0’1 - 0,44
|
Ongi
0’5 - 0’69
|
Oso ongi
0’7 - 0’9
|
Bikaina
1
|
Behaketak
|
Egindako lana datu gutxi azaltzen ditu edo ez dira zuzenak edo egokiak.
|
Oinarrizko informazioa ematen du, baina okerrak daude eta/edo ez da guztiz zuzena eta/edo ez da bilaketa egokirik egin.
|
Informazioaren zati bat ematen du, aproposa eta bilaketa egokia eginez.
|
Informazio guztia, eta egokia ematen du, betiere iturri fidagarrietatik aterata.
| |
Gaiari buruzko ulermen gutxi erakusten du.
Ez ditu ideiak ondo adierazten, eta ez ditu argudio egokiak erabiltzen.
Ez ditu materialak ondo interpretatzen ezta aztertzen.
|
Gaiari buruzko ulermen eskasa erakusten du, hausnarketa sakona gabe.
Ez ditu ideiak ondo adierazten, izan ere ez ditu argudio, adibide eta azalpen gutxi erabiltzen.
Soilik ikuspuntu batetik behatzen du arazoa.
|
Gaiari buruzko ulermen orokorra erakusten du. Orokorrean, ideiak ondo adierazten ditu argudio, adibide eta azalpenez baliatuz.
Arazoa behatzeko zenbait ikuspuntu erabiltzen ditu.
|
Gaiari buruzko ulermen sakona erakusten du. Ideiak argi azaltzen ditu adibide, argudio eta azalpenen bitartez. Arazoa hiru ikuspuntu edo gehiagotik behatzen du.
| |
Atalak ez dute antolakuntzarik: parrafoen banaketa, atalak, kapituluak eta trantsizioak.
Akats gramatikal asko, baita ere puntuazioskoak, letra larrien erabilpenean…
.
|
Erabilitako informazioa kopiatuta dago bilatutako informazio iturritik.
Antolakuntza mekanismoak (parrafoen banaketa, atalak, kapituluak eta trantsizioak) ez ditu egoki erabiltzen.
Akats gramatikal, puntuaziozko akats eta letra larrien erabilpenarekin erlazionatutako akats gehiegi.
|
Lana ikaslearen hitzez dago idatzia. Paragrafoen banaketarekin zenbait arazo ikus daitezke.
Akats gramatikal, puntuazio akats edota letra larrien erabilerararekin erlazionatutako akats batzuk daude.
|
Lana ikaslearen hitzez eta hiztegi egokiarekin dago idatzia. Paragrafoak egoki banatu ditu eta akats gramatikal, puntuazio akats edota letra larrien erabilerararekin erlazionatutako oso akats gutxi daude.
| |
Ez du atalak bibliografikorik.
|
Bibliografiak ez du informazio iturri nahikorik eta gainera ez du formato egokia erabili.
|
Bibliografian lehen eta bigarren mailako informazio iturri egokiak daude. Bibliografia egiteko erabilitako formatua ere egokia da.
|
Bibliografian lehen eta bigarren mailako informazio iturri egokiak daude. Bibliografia egiteko erabilitako formatua ere egokia da.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario