domingo, 28 de mayo de 2017

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK

Hezkuntza Berrikuntza tematikaren barruan hurrengo artikuluak landu ditugu: Can the grammar of schooling be changed? Martínez-Arbelaiz, A., & Correa, J. M. (2009), Las grandes leyes educativas de los últimos doscientos años (De Puelles, 2008) eta Las reformas educativas (Serramona).
Can the grammar of schooling be changed? Martínez-Arbelaiz, A., & Correa, J. M. (2009) esaten du eskoletako gramatika aldatzea oso zaila da, baina American Educational Research Journal arduradun izan da hezkuntza formalean ICT integratzen. ICT Information and Communications Technology esan nahi du, eta honek irakaskuntza tradizionaletik haratago joatea nahi du klaseko limiteak kontutan hartu gabe. ICT-k gelaren kanpoan ikasleen ezagutzak hedatzeko ahalmena du, eta konpetentzia linguistikoa eta kulturarteko konpetentzia hedatzea du helburu. Honen onura bat da, estrategiak eta trebetasunak garatzen direla, eta hauek bizitza osorako balio dutela gela barruan gertatzen den ez bezala; klasean ikasitakoa denbora gutxian ahazten da-eta. Baina esan beharra dago herrialde garatuetan teknologia ez dela gehiegi erabiltzen, adibidez, Estatu Batuetan eta Europar Batasunean.
ICT erabiltzeko oztopoak ICT-n hiru oztopo mota daude: irakasle-mailako oztopoa, eskola-mailako oztopo eta sistema-mailako oztopoa. Lehenengo oztopoa irakasleen artean gertatzen da. Irakasleek ICT-n trebetasunaren, motibazioaren eta konfiantzaren faltarengatik gertatzen da, eta irakasleen entrenamendu  txarrarengatik izan daiteke.
Bigarren oztopoa eskolaren baliabideetan gertatzen da. Irakasleek ICT-n munduan entrenamendu ona izan arren, hainbat irakaslek ikasitakoa ezin dute praktikan jarri eskolaren teknologia berrien gabeziarengatik edota teknologia gutxiegiarengatik.
Hirugarren oztopoa sistema mailan gertatzen da. Oztopo hau balioztatzearen eta ebaluatzeko metodoengatik gertatzen da, non eskola aberatsetako haurren irakasle eta gurasoek ICT-arekin agian emaitza berdinak lortzeko balio ez dutela argudiatzen duten.
Hau garaitzeko, hiru oztopoak azalduko ditugu. Lehenengo oztopoa; irakasle-mailakoa, eliminatu litzateke irakasleak teknologia berriei buruz entrenatuz gero. Bigarren oztopoa; eskola-mailakoa, teknologiako sarbideak izatekotan, oztopo hau gaindituko litzateke. Hirugarren oztopoa; sistema-mailakoa, azterketetan oinarritzen dena, “grammar of schooling” izango litzateke, eta aldatzen ari dena da.
“Grammar of schooling” eta hizkuntza naturalen gramatikari buruz hitz egiten badugu, Tyackek eta Tobinek “grammar of schooling” metafora sortu zuten hezkuntzan gutxitan gertatzen ziren aldaketak azaltzeko. Haiek horrela definitu zuten: “estruktura estandar eta arauak antolatzen duten instrukziozko lana”.
“Grammar of schooling” terminoak azaldu dezake ICT-a zergatik den arrakastatsua. Termino honek azterketak eta irakasgaien banaketa hartzen du barne, eta eskola-mailako oztopoa eta sistema-mailako oztopoa “grammar of schooling”-ren barruan sar daiteke.
Komunitateek gramatika bat estandar bezala onartzen dute printzipio eta arau batzuekin, bai eta beste batzuk errefusatu ere. Horrela, gramatika baliagarria bihurtzen da hizkuntza bateko gramatikaren eta “grammar of schooling”-aren arteko harremana garatzeko.
Bi gramatika moten artean antzekotasunak daude; hala nola, biek gramatika bat dutela; gramatika estandarra beste gramatikekin batera existitzen dela, baina estandarra gramatika pribilegiatua dela, eta gramatika estandarra “grammar of schooling”-a dela. Beste parekotasun bat da gramatika estandarrak aldatzeko joera gutxiago duela beste gramatika motak baino. Eta azkeneko kidetasuna da gramatika mota bakoitzak bere arauak eta printzipioak dituela, eta honen ondorioz, hauek hautemanezinak direla bere erabiltzaileetarako. “Grammar of schooling”-ak zenbait aldaketa izan ditu. Honen adibide bat da irakasleek irteerak antolatzen dituztenean, maila desberdinetako ikasleak nahasten dituztela.
Bestetik, bi out-of-school programak azalduko ditugu. Lehenengo proiektua; Pincel y Ratón izena duena, ikasleen sormena garatzeko balio du, baina borondatezkoa da. Bigarrenak, Menosca izena duena, m-ikaskuntzan du oinarria, baina aurrekoan ez bezala, nahitaezkoa da klasean partzialki ematen delako. Bi proiektuen artean loturak daude ICT-a non dagoen ikusteko, eta hauek funtsezko hezkuntzan alderatu dira. Bi proiektu hauek egiaztatzerakoan “grammar of schooling” terminoa erabili da. Bi programetan erabilitako ICT-ak eskola tradizionalaren irakaskuntza-ikaskuntza sistema aldatzen ari du.
  • Pincel y Ratón. Proiektu hau eskolaz-kanpoko ekintza bat da, non joaten diren pertsonen adinak gehienbat bi eta hamabost urte bitarteko umeak diren, baina nerabe batzuk eta desgaitasun psikikoa duten pertsonak ere joaten dira. Tailer hau Logroñon kokatua dago, eta lehen aipatutako jendeaz aparte, esan beharra dago azken urteetan etorkinak eta ijitoak joaten hasi direla. Proposamen pedagogiko honetan umeek gustuko duten gauza guztiak aurki ditzakete; hala nola, liburuak, jokoak, ordenagailuak, eta musika, eta garrantzitsua da esatea jarduera hauek tailerraren barruan nahiz kanpoan egiten direla. Tailer honen helburu nagusia sormena, originaltasuna, eztabaida eta irudimena sustatzea da umeen etorkizunerako baliagarria izango delako. Leku honetan umeek proiektuak gara ditzakete limiterik izan gabe; eskolan gertatzen ez den bezala, han limiteak baitituzte.  Duela bost urte tailer honek ICT-a sustatzeko proposamena egin zuen umeen aisialdia aberasteko; baina guraso askok proposamen honen aurka jarri dira uste baitute ICT-aren erabilera desegokia dela.
  • Menosca. Proiektu hau eskoletarako eta jende gaztearentzako planak eta ekintzak programatzen dituen enpresa batek garatu zuen, gure ingurumena eta Euskal Herrian erromatarren eragina izan zuten leku arkeologikoak ezagutzeko asmoarekin. Proiektu honen erabilerarekin batera, ikasleek naturarekin kontaktuan egoten ikasten dute, eta leku horren informazioa hartzeko, Interneta erabiltzen, argazkiak eta bideoak ateratzen, eta apunteak hartzen dituzte, idatzizko lan oso bat egin ordez. Proiektu honek elkarrizketa, pentsamendu sortzailea eta hausnarketa du helburu, eta ibilaldi hauek hiru alditan egiteko prestatuak daude:
  1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak ordenagailuak erabiltzen dituzte ibilaldira joan aurretik lekuaren eta egingo denaren ideia orokor bat izateko.
  2. Txangoan dauden bitartean, teknologia erabiltzen dute proposatutako ekintzak egiteko, eta horrela, lan egitea nahitaezkoa da ingurua ezagutzeko.
  3. Eskolara bueltatzerakoan, ikasleek hartutako informazioa antolatzen dute, eta geroago, bakoitzak klase aurrean aurkezten du.
Txangoan zehar erabiltzen den teknologiaren bidez, ikasleek ikasteko gogoak piztuta mantentzen dituzte klaseko aulki batean eserita eta aspertuta egon beharrean. Horregatik esan behar dugu proiektu hau ikasteko era aproposagoa dela, eta ICT-a dela hau gauzatzeko klabea.
Azaldutako bi out-of-school proiektuak klasetik kanpo egiteko praktika onak dira hainbat arrazoirengatik; hala nola, ikasleak zentratuagoak daudelako klasean baino, ICT-a erabiltzen delako, eta haurren trebetasunak sustatzen direlako. Praktika hauen ondorio da, gutxika gutxika txango hauek indarra hartzen ari direla eta eskola tradizionala atzean uzten, baina out-of-school praktikak ikasteko era egokiagoak dira eta ICT-a erabiltzekotan askoz gehiago klasean eserita egon baino “grammar of schooling”-a aldatzeko.
Amaitzeko, ICT-ak eskolek eskaintzen duten malgutasunarekin nahastean, irakaskuntza-ikaskuntzako praktikak aldatzeko ahalmena du. Eskola tradizionalak helburu, metodologia eta ebaluazio sistema jakin bat du, baina ICT-a eskola-sisteman sartzen denean, ostera, “grammar of schooling”-arekin ados jarri behar da informazioa memorizatzeko eta errepikatzeko.
ICT-ak eskola tradizionalaren irakaskuntza metodoak alda ditzake, baina ICT-a bakarrik “grammar of schooling”-a izateko integratzen da. Eskoletan ICT-aren sartzea berpizkunde bat izan litzateke teknologia digital berriak erabiltzen hasiko liratekeelako, eta horrela, ikaskuntza metodo berri honek sostengu gehiago izango luke.
Eskola tradizionalaren eta “grammar of schooling”-aren arteko arauak bata bestearen aurka daude, eta Pincel y Ratón tailerretan eta Menosca txangoetan, ICT-en erabilera eskola tradizionalarekin ez dute zerikusirik. Baina eskolek ICT-a erabiltzeko desabantaila asko dituzte, eta ondorioz, honen erabilerarekin hastea zaila izaten zaie.
“Can the grammar of schooling be changed” galderari erantzuteko esan behar dugu praktikan gertatzen diren aldaketak bai klasearen barrualdean nahiz kanpoaldean gertatu daiteela. ICT-ren erabilerak ez du eskola tradizionalaren “grammar of schoolinga” aldatzen; baina aldaketa txikiek bidea ezarri dezakete. Aldaketa hau gertatzeko lehenengo pausoa eskola barruan klaseak emateko era ezagutzea eta honi aurre egitean datza, irakasleen hausnarketa hobetzea eta klaseak out-of-school-arekin alderatzea, eta horrela, gutxika gutxika eskola metodo berri bat sortuz.
Las grandes leyes educativas de los últimos doscientos años (De Puelles, 2008) defendatzen duena da azken berrehun urtetan hezkuntzan erreforma asko egon direla dirudiela, baina benetako aldaketak hiru bakarrik izan dira. 1857ko erreforma liberala, antzinako hezkuntza sistema eraldatu zuena, 1970ko erreforma hezkuntza sistema modernizatzen saiatu zena eta azkena 1990ean egindako erreforma, LOGSE hain zuzen. Existitu ziren aldaketa handiak proposatzen zituzten proiektuak, Romanonek proposatutakoa edo II Errepublikan proposatu zirenak. Baina aurkako egoerengatik ezin izan ziren aurrera eraman.
1857ko erreforma liberala. 1857ko legea edo Moyano legea, aurrera eraman zuen ministroaren abizenarekin bataiatua, berez ez zen izan berritzailea, baina egonkortasuna eman zion hezkuntza sistemari mende oso batez. 1812tik, Cadizeko Gorteetaik, urte horretara arte ez zegoen sistema finkorik.
Frantziako Iraultzak eredu guztiz desberdina inposatu zuen; hezkuntza publikoa izango zen. Irakaskuntza sekularra proposatzen zuen, hau da, gizartearen beharrak asetzeko helburua zuen eta ez elizarenak, hezkuntza orain arte bere eskuetan egon baitzen. Oinarrizko lehen hezkuntza publikoa zen eta nahi zuen guztiak joan ahal zuen, baina bigarren hezkuntza gutxi batzuek bakarrik lortzen zuten, alegia, goi eta erdi klaseko ikasleek, eta hau izan zen sistema honen emaitza.
Baina oraindik urritasun asko daude, orokorrean piramide berriaren sorreraren ondorioz. Behean lehen hezkuntza langileen maila eta goian bigarren hezkuntza aberatsen maila. Gaur egun ere ematen den fenomenoa da: irakaskuntza publikoa eta pribatua.
Lege honek irauten duen mendean aldaketa asko jasaten ditu: eskolara joateko derrigortasunaren luzapena, eskolaren antolakuntza edo hainbat mailatako antolaketa. Eredu bipolar hau XX. mendean aldatzen joango da Europan sortu berri den “Estado de bienestar”en eskutik.
1970ko hezkuntza erreforma. Moyano legeak inposatutako hezkuntza estratifikazio zurrun bat jarraitzen zuen. Aipatzekoa da mende batean erreformarik ez egotea esanguratsua dela. Horrek esan nahi du sistema horrek nahiko ondo betetzen zituela gizartearen ezaugarriak.
1970ko legeak arrakasta handiak jaso zituen: hezkuntzaren arazoari buruz estimulatu zuen, orain arte egin ez zen bezala. Eskola publikoa, berrikuntza pedagogikoak, Estatuaren boterea hezkuntzaren inguruan, egitura bipolarraren apurketa eta hainbat gauza sustatu zituen.
Baina dena ez ziren izan lorpenak, porrotak ere egon ziren: haur hezkuntzari arreta gutxi jarri zitazion, formakuntza profesionalaren porrota… Batzuetan ez zen izan planteamenduaren akatsa baizik eta gauzatzeko arazoa izan zen.
1990ko hezkuntza erreforma. Hirugarren erreforma garrantzitsua izan zen. Baliteke 1990ko legearen eta gizartearen arteko desdoitzea, 1970ko legeak konpondu gabeko arazoen emaitza izatea. 1970tik hogei urtetara eman ziren aldaketak nahiko handiak izan ziren, bai ikuspegi teknologikotik, bai alde kulturaletik. Arazo zaharrek eta gizartearen behar berriek erreforma bat eskatzen zuten.
Gauza on asko egin zituen lege honek, derrigorrezko hezkuntza 16 urtetaraino luzatu zuen eta kalitatea eta ekitatea bat egitea lortu zuen.
Akatsen artean araudiaren garapena oso murriztailea izan zen aukerako irakasgaiekin eta benetako berrikuntza ez zen aurrera eraman irakasleak ez zeudelako prest. Aldaketa “goitik” zetorren, horregatik aldaketa asko ezin izan ziren aurrera eraman.
Aurreko azterketatik zenbait irakaspen ekar ditzake. Lehenengoa irakasle taldea prest egon behar dela aldaketei aurre egiteko edo denbora gutxian birziklatuak izatea eskaera berriak asetzeko. Aurreko legean ere berdin gertatu zen eta badirudi honetan ere ez zela kontuan hartu faktore hau.
Lege hau primeran egokitu zen sortutako testuinguru demokratikora, baina ezin dugu esan lege indartsuena izan zenik, ezin izan zuelako irakaslegoa prestatu.
LOE. Azken hirurogei urtetan aurrerapen handiak egon dira hezkuntza arloan, batez ere kontuan izanda frankismoak utzitako herentzia kontuan hartuta.
Orain eskolarizazioaren arazoa konponduta dago, umeak hiru urtetaik hamasei urtetara eskolara joan behar dira. Baina arazo kualitatiboak azaleratzen ari dira premiazko irtenbide bat eskatzen dutenak. Ezinezko helburu bat partidu politikoek behin eta berriz aldatzen badituzte hezkuntza legeak. Momenturarte hamar lege organiko aldarrikatu dira Espainia demokratikoan.
2004-2005eko neguan akordio sozial batera iristen saiatu ziren hezkuntzaren arazo garrantzitsuenei aurre egiteko, baina saiaketa batean gelditu zen. Bertan gurasoen elkarte nazionalek, eskola kontzertatuen titularrek eta sindikatuek parte hartu zuten. Baina gurasoen elkarteak atzera egitea erabaki zuen akordioa ia bukatuta zegoenean.
Itun politiko baten saiakera bat ere egon ze, baina huts egin zuen. Ez dakigu benetan zer gertatu zen baina argi dago politikoek ez badute akordio batera heldu nahi, ez da aurrera eramango. Baina ezin da ukatu lege hau adostasun batera heltzek opentsatuta zegoela.
Las reformas educativas (Serramona) artikuluaren hitzetan, hezkuntza erreformetan banakako eta ametz kolektibozko interesak nahasten dira. Erreforma guztien atzean ideologia, politika eta kultura desberdinak daude, publikoak edo ezkutukoak. Erreforma bera toki eta denboraldi historiko baten emaitza dira.
“La Red Eurydice” dio hezkuntza erreformak hezkuntzan egindako aldaketa direla, nahita egindakoak eta politikarekin oso erlazionatuta dagoena. Aldaketa hauek irauteko egiten dira eta egiten dutenek orden politiko nagusiago bat jaso dutelako izaten da.
Gaur egungo hezkuntza teoria askok pentsatzen dute eskoletan dena ondo ez dagoenez (egia), erreformak eta aldaketek hobetu besterik ezin dute egin (gezurra).
Azken finean hezkuntzarekin erlazionaturiko gauzak ez dira hain sinpleak, hasierako aldaketa teorikoa eta emaitza praktikoen artean distantzia handi bat dago, hau da, hasieran planteatzen dena, funtzionatuko duela pentsatuz ez da ondo ateratzen praktikan.
Erreformek ere adierazten dute gizarte batek tradizioekin eta modernitatearekin duten joera. Batzuetan erreformek kontraerreformak dirudite hezkuntza atzera eraman ordez atzera eramaten baitute.
Espainiar kasuan hasieran “Ley Moyano”-rekin aurrerako pausu bat ematen da, geroago berriz aurrerako pausu handiago bat ematen da 2. erreformarekin eta Frankoren erreformarekin atzerako pausu oso handi bat ematen da. LGE-rekin aurrerapen txiki bat ematen da, beste aurrerapen bat LOGSE-rekin, azkenik beste atzerako pausu bat LOCE-rekin.
4 hezkuntza mota
  • Eredu soziala. Hezkuntza eta hospitalak konparatzen ditu, esanez bertan ikasle onak edo laster osatuko direnak eta ikasle txarrak edo gaixo daudenak desberdinduz. Ikasle txarra normalean klaseko erritmotik kanporatua gelditzen da eta irakasleek ez diote hainbeste garantzirik ematen, honela oso zaila da ikasleak motibazio izatea ikaskuntzan. Ondo doan ikasleak ordea irakasleekin batera arazorik gabe aurrera doaz beste ikasleak atzean utziz. Hau konpontzeko konfiantza da gauza garrantzitsuena, ikasle guztiengan konfiantza jartzea, honela klase guztiak aurrerapenak egingo ditu, erritmo baxuagoan agian baina ikasle guztien artean.
  • Eskola eredua. Politika neoliberalen eragina hezkuntza maila guztiei eragiten die, Haur hezkuntzatik unibertzitateeraino. Estatuak ez du erabakitzen hezkuntza eredua, beste sektore askok eragina duten honetan, sektore progresistek batez ere.
  • Eredu pedagogikoa. Erreformek eredu pedagogikoan ere eragina dute. Eredu tradizionalistengana jotzen da, non  kultura entziklopedikoa eta akademista ematen da, klase magistral gogor horiek erabiliz. Bestalde pedagogia berritzaileak ere aukeratuak izaten dira, jakintasuna zabaltzeko metodologia aktiboak erabiliz, inteligentzia multipleak erabiliz.
  • Parte hartze eta gestio eredua. Eskola komunitateko sektore ezberdinen parte-hartzea oso eskasa da, nahiz eta funtzionamendu demokratikoa izan. Krisi honen aurrean bi irtenbide daude, demokrazian mozketak egin edo honetan aurrerapenak egitea. Azkeneko hau egiteko parte hartze demokratikoak egin beharko dira.
Zergatik ez dute erreformek funtzionatzen?
  1. Hezkuntzaren errealitatea ondo ez ezagutzea. Ez da gazteen errealitatea aztertzen eskola barruan eta kanpoan, generazio bakoitzeko ikasleak desberdinak dira eta interes desberdinak dituzte, ezin dugun a egin da guztiei ikuspuntu beretik irakastea. Gainera ez da ez da aldatu behar den erreforma ondo aztertzen. Erreformak egiten dutenek pentsamendu flexiblea eta aurrerakoia eduki beharko lukete.
  2. Finantzazioa. Hezkuntza lege gutxi datoz fidantza lege batekin, honek gero arazoak ekarri ditzake, hezkuntzak egin nahi duena batzuetan ezin da egin diru faltarengatik eta erreforma blokeatu egiten da. Hezkuntzaren hobekuntza gero eta garestiagoa da. Nahiz eta askotan diru publikoa era onean erabiltzen ez duten beste askotan ondo erabilia izan da eta eragin onuragarriak ekarri izan ditu.
  3. Adostasun falta, politiko, sozial eta hezkuntzarekiko. Gobernu aldaketek eragin handia izan dute Espainiako hezkuntzan, gobernutik pasatutako partidu politiko desberdinek hezkuntzarekiko erreforma asko erabili zitutzen, ezin dutena da erreforma desberdinak hain denbora gutxian  aplikatzea, denbora gutxiegi eman zaie frogan jartzeko. Hezkuntza erreforma bat aurrera joan dezan partidu politiko desberdinen artean nolabaiteko adostasun maila bat egon behar da, beztela gai batetan bat egotea kaos bat bihurtzen da eta hezkuntza ez doa aurrera.
  4. Irakasleriaren prestakuntza eta konpromezua. Herrialde askotan irakasleen ezagutzak irakasle izateko gutxiegi dira, urte gutxi eman dituzte lako ikasten, jakintza kultural eta profesional eskasekin. Gertakizun hauengatik gertatzen da:
  • Irakasleen aukeraketa prozesu bat erabili gabe egiten da.
  • Kultura general falta.
  • Teoriaren eta praktikaren erlazio falta.
  • Jakintasun kulturalak isilarazteko abilezia falta.
  • Maila psikopedagogiko eta didaktiko baxua.
  • Talde lanean ez aritzea.
  1. Aplikaziorako arazoak. Askotan gertatu izan da historian zehar erreforma bat teorian ondo zegoena eta gizartean ondo integratu beharko lukena azkenean porrot handi batean amaitzea, Espainian askotan gertatu da eta aurrerapenik gabe bizitzera eraman du. Ez dago ezer teoria on bat baino praktikorik, ezta praktika bezalako gauza teorikorik. M. Fullan adituak esaten duen bezala, erreforma bat ezartzen denean oso eskola gutxik betetzen dute egin beharrekoa. Bestalde 10 urtetan zehar funtzionatu duten erreformek gaur egun ezingo dute aurrera jarraitu gaur egungo egoerarekin.
  2. Diseinu uniformeak errealitate ez berdinetarako. Hezkuntza ezin da bakarra izan gizarte guztiarentzat, hau da, ezin da globalizatu. Erreformak exportatzen direnean frakasoa bermatuta dago, adibidez, Estatu Batuetan funtzionatzen ari den hezkuntza erreforma batek Senegalen igual ez du hain ondo funtzionatuko. Esan nahi duena da, erreformak haietaz ikasteko daudela eta ez literalki kopiazeko.
  3. Hezkuntza erreformen bakartasuna. Hezkuntza erreformak ez dira eskolan bakarrik  emateko eta ez dute eskolan bakarrik eragina izaten. Hezkuntza klaseetatik kanpo dago baita ere, honela familian, klasean, lagunekin eta ez ezagunekin ere eragina du. Honetaz konturatu behar dira erreformak ezartzen dutenek, klaseko metodologiak klasetik kanpo eragina izan dezaten.

Amaitzeko, agian aukera onena izango litzateke etorkizunean erreformarik ez egitea, edo agian aldaketa txikiak egitea arazoak ikusten ditugun lekuetan. Baita ere ikasleen eta irakasleen artean erlazio gogorrago bat sortzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario