miércoles, 22 de febrero de 2017

Jaume Sarramonaren irakurketaren laburpena

Hona hemen Jaume Sarramonaren irakurgaiaren laburpena:

1. Curriculumaren oinarriak:

Curriculuma 5 oinarri nagusitan bananduta dago:


1. oinarria: honek, izaera filosofikoa du eta curriculumaren bidez lortu nahi diren helburuak zehazten ditu.

2. oinarria: hau testuinguru sozialarekin lotzen da; izan ere, gizartearen testuinguru zehatz batean aurrera eramaten da eta curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da. Curriculumean hezkuntzaren dimentsio soziala erakusten da.


3. oinarria: oinarri hau oinarri epistemologikoa da. Eskola curriculuma eremu eta gai desberdinak betetzen dituzten jakite zientifikoetan ere oinarritzen da. Curriculumaren plangintza burutzerako garaian, epistemologiaren ideiak kontuan hartu behar dira


4. oinarria: oinarri honetan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa nagusitzen da.


5. oinarria: azken oinarri hau oinarri pedagogikoa da; izan ere, irakasleen esperientzien oinarri teorikoa zein sintetizatzailea biltzen ditu.
Oinarri honek, hainbat galderei erantzuteko erabiltzen da: Zer merezi du ikasleak?, zelan lortzen da hau ikastea?, noiz antolatu behar dira prozesu didaktikoak?...
Baina honi ebaluazioa ere gehitu behar zaio.



2. Espainiako eredua: curriculumaren mailak
Hezkuntzako maila bakoitzak bere helburuak ditu. Eduki multzoak, maila bakoitzean zer landu behar den adierazten du.
Eduki multzo hau, 3 ataletan dago bereizita:
  • Kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak
  • Prozesuak
  • Baloreak, arauak eta jarrera


3. Curriculumaren diseinua
Curriculumak 5 atal ditu:
  • Helburuak: helburu pedagogikoak hezkuntzari lotutako balore filosofiko eta sozialak biltzen dituzten helburuetatik lortzen dira.
Helburuak 3 multzotan banantzen dira:
  • Trebetasuna
  • Jarrera
  • Jakintza arloko helburuak


  • Edukiak: jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute.
Edukiak 3 multzotan sailkatzen dira:
  • Jakitearekin lotutako edukiak
  • Egitearekin lotutako edukiak
  • Izatearekin lotutako edukiak


  • Metodologia: Metodologiaren barruan bi talde daude:
    • Irakasleen jarduerak
    • Ikasleen jarduerak
      • Talderako jarduerak
      • Jarduera indibidualak


  • Baliabide didaktikoak: Baliabide hauek irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoak izango dira. Eta baliabide hauek ikastetxe bakoitzaren ekonomiaren araberakoak dira.


  • Ebaluazioa: Ebaluazioaren bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar den informazioa lortzen da.
Ebaluazioa 2 ataletan banatzen da:
  • Lehen ebaluazioa, bertan curriculuma ikastetxeko errealitateari moldatu behar zaio.
  • Bigarren ebaluazioa, bertan ikusiko da ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa.


4. Ezkutuko curriculuma
Eskola eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da.

viernes, 10 de febrero de 2017

Konpetentziak II.

Konpetentziak II


 Ondorengo atal honetan, Jose Moyak Heziberri 2020 eta DeSeco txostenak konpetentzie buruzko landutako jorratuko da.
Zer da konpetentzia? Gure hezkuntza sisteman zenbat ikaskuntza mota ditugu? Honelako eta beste galdera batzue erantzuten diegu ondoren.
DeSeco txostenaren arabera, ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan. 2002 urtean osaturiko txostenak konpetentzia bat oinarrizkoa edo giltzarrizkoa izateko hiru baldintza bete behar dituela ezartzen du:
  1. Balio pertsonal edo sozial handiko emaitzak lortzen lagundu behar du
  2. Testuinguru eta esparru anitzetan erabiltzeko modukoa izan behar du
  3. Eskakizun konplexuak arrakastaz gainditzeko aukera eman behar die hura eskuratzen duten pertsonei
Hau da, herritar guztientzat baliagarria bada, jatorri, kultura, sexu, etab. edozein dela ere. Azken finean, konpetentzien helburuak guztiok gizartean barneratzea eta bazterketarik ez jasatea da.
Europako Erkidegoen Batzordeak 2006an emandako definizioaren arabera, pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan.
Jose Moyaren arabera, ingurugiro konkretu batean lan bat aurrera ateratzeko ditugun baliabide guztiak erabiltzea edo martxan jartzea izango litzateke konpetenzia. Baliabide guztiak ondo erabili ezkero, aditu bihurtu gaitezke, beti ere lan konkretu baterako.
Nahiz eta konpetentziak persona batek dituen balore, jarrera, jakintza, etab. multzoa izan, horrekin ez da nahikoa, horiek era egokian erabiltzen jakin behar baita. Horretarako multzo horiek zuzen osatu behar dira.
Gure hezkuntza sistemari dagokionez, Jose Moyaren arabera, konpetziak, edukiak, portaera eta jokaera kontutan hartzen diren ikaskuntza motal dira. 4 ikaskuntza mota desberdin dira eta maila ezberdinetakoak dira. Gaur egun konpetentzie garrantzi handia ematen zaie. Lehendik dauden hezkuntza legediak ezartzen dituenari gaur egungo eskakisunak gehitzen zaizkio.
20 herrialde batzen ziren Klubean lortutako akordio baten ondorioz 8 ikaskuntza mota onartu ziren. Konpetentzia, jokaera edo portaera bat izateko ezinbesteko 3 baldintza hauek bete behar ditu:
  1. Gehiengoarentzako eskuragarria izan behar da, bestela ez da oinarrizkoa. Hau da, guztie lagundu behar die, ez aukeraketa bat egin edota hoberenak hartu.
  2. Bizitzako eremu guztitarako baliagarria izan behar da
  3. Ikasten jarraitzen lagundu behar du.
Irudi horrek adierazten duen bezela, eta nire iritzi apalean, gure hezkuntza sistemak izaera selektiboa du. Gainera, selekzio hori gero eta arinago egiten da, hau da, ikasleak gazteagoak direnean hasten da burutzen, eta zenbat eta maila goragokoagoa den selekzioa gauzatzen jarraitzen du.
Ikasleek DBHn aukeratu behar dute, zientzia, teknologia edota letren bidetik jarraituko duten.Eta bidea berriz aukeratu behar dute batxillergoan. Baina arazoak izan daitezke zientziak burutu baina letretako gradua egin nahi duen ikaslearekin. Nire ustean, hoberena guztiak hiru arloetan berdin preparatzea izango litzateke, ondoren denek aukera berdinak izateko.
Honetaz gain, bestelako selekzio mota ere izan daiteke: irudian nahiko argi ikusten da derrigorrezko hezkuntza bakarrik dela dohainikoa eta ondoren prestakuntza agian pribatua izan daitekela, beraz, horrek hezkuntza batzuentzat murriztu egiten du.
Konpetentzien ebaluazioa burutzeko bi baldintza eman behar dira:
  1. Informazio iturria egon behar da
  2. Ebaluazio irizpideak egon behar dira
Informazio iturri egokienak aukeratu behar dira, hau da, legeren ebazpenari buruz datu gehien adierazten dutenak. Konpetentziaren oinarria lanaren soluzioa bada, gaitasunaren oinarria ariketaren azalpena izango da, hau da, datuak, ze zailtasun izan dituen eta zeintzuk gainditu dituen.

jueves, 9 de febrero de 2017

Konpenpetentziak I

Zertarako ikasi?

Hau konpetentzietan eta helburuetan agertzen da.
3 konpetentzia mota aurki ditzakegu:

     1- Oinarrizkoak (16.or)


     2- Zeharkakoak (29.or)

          Zeharkako konpetentzien barruan, 5 mota daude:

             -Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako                                       konpetentzia
             -Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
             -Elkarbizitzarako konpetentzia
             -Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako
             -Norbera izaten ikasteko konpetentzia  


     3- Diziplina barnekoak (57.or)
          Diziplina barneko konpetentzien barruan, 7 mota daude:

             -Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
             -Matematikarako konpetentzia
             -Zientziarako konpetentzia
             -Teknologiarako konpetentzia
             -Konpetentzia sozial eta zibikoa
             -Arterako konpetentzia
             -Konpetentzia motorra

Helburuei dagokionez, 7 helburu daude:

    1- Hizkuntza eta literatura (118.or)
    2- Matematika (163.or)
    3- Natur zientziak (190.or)
    4- Gizarte zientziak (208.or)
    5- Balio sozial eta zibikoa (237.or)
    6- Arte hezkunta (251.or)
    7- Gorputz Hezkuntza (268.or)


Zer ikasi?

Galdera hau edukietan aurkitu dezakegu. Edukiak modu honetan banatzen dira:

- 1. zikloa


       -Hizkuntza- eta literaturakomunikaziorako konpetentzia (120.or)
       -Matematikarako konpetentzia (166.or)
       -Zientziarako konpetentzia (192.or)
       -Teknologiarako konpetentzia 
       -Konpetentzia sozial eta zibikoa (212.or)
       -Arterako konpetentzia (253.or)
       -Konpetentzia motorra (270.or)

- 2. zikloa
     -Hizkuntza- eta literaturakomunikaziorako konpetentzia (124.or)
       -Matematikarako konpetentzia (171.or)
       -Zientziarako konpetentzia (195.or)
       -Teknologiarako konpetentzia 
       -Konpetentzia sozial eta zibikoa (215.or)
       -Arterako konpetentzia (256.or)
       -Konpetentzia motorra (272.or)


Nola ikasi?

Galdera hau metodologia atalean agertzen da. 3 motatako dimentsio (112.or) daude:

-Soziala
-Konstruktibista
-Interaktiboa


Noiz ikasi?

Lehenengo eta bigarren zikloetan.


Noiz ebaluatu?


3 motatako ebaluaketa aurkitu ditzakegu (114.or):

- Hasierakoa (diagnostikoa), Pisa adibidez.
- Hezigarria: ebaluaketa honen bidez, ikasleak zer moduz doan jakingo du.
- Batutzailea edo amaierakoa


Nola ebaluatu?

2 ebaluazio irizpide daude (115.or):

- Ebaluazio autentikoa (Ea ikasleak gai diren ulertzeko bizitzako oinarrizko konpetentziak).
- Testuinguruan errotutako ikaskuntza (Ikasleak ea gai diren ikasitakoa lotzeko eta bizitza errealean aurrera eramateko).


2 Ebaluazio mota daude (116.or):

- Ebaluazio kuantitatiboa (numerikoa dena, hezkuntza sailak derrigortzen du).
- Ebaluazio kualitatiboa (numerikoa ez dena, ikasleari ondo egiten duena eta zer hobetu behar duen esatean).


Zer ebaluatu?

Hau konpetentzietan agertzen da.

3 konpetentzia mota aurki ditzakegu:

     1- Oinarrizkoak (16.or)


     2- Zeharkakoak (29.or)

          Zeharkako konpetentzien barruan, 5 mota daude:

             -Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
             -Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
             -Elkarbizitzarako konpetentzia
             -Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako
             -Norbera izaten ikasteko konpetentzia  


     3- Diziplina barnekoak (57.or)
          Diziplina barneko konpetentzien barruan, 7 mota daude:

             -Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
             -Matematikarako konpetentzia
             -Zientziarako konpetentzia
             -Teknologiarako konpetentzia
             -Konpetentzia sozial eta zibikoa
             -Arterako konpetentzia
             -Konpetentzia motorra

Diziplinak hartu behar ditugu gero zeharkakoak ebaluatzeko.

miércoles, 8 de febrero de 2017

Argazki Elkarrizketa


Ariketa honen bitartez, Lehen Hezkuntzako zenbait argazkiri buruz hitz egingo dut.



Argazki hau gure eskolako inauterietakoa da. Urtero mozorrotzen ginen eta dantzatzen genuen patioan gurasoen aurrean. Argazki honek oso oroitzapen onak ekartzen dizkit, urteko festarik dibertigarriena zelako. Nire ustez, horrelako gauzak antolatzea garrantzitsua da, ikasleak entretenitzeko eta haien arteko harremanak hobetzeko.



Argazki hau eskolan egiten genituen tailerretakoa da, bonsai bat hain zuzen ere. Tailer hauetan ariketa desberdinak egiten genituen abalorioekin, plastilinarekin, kartoiekin... gure irudimena garatzeko. Ikasle guztiok oso gustoko genituen ariketa hauek, oso entretenigarriak zirelako, eta irakasleek beti zoriontzen gintuztelako. Horrek gure autoestimarako baliagarria zen, eta gero gurasoei oparitu ahal genien egindakoa.



Argazki hau kanpamentu batean aterata dago. Urtero eramaten gintuzten horrelako lekuetara, eta bertan animali, landare, barazki... buruz informazio asko ikasten genuen. Oroitzapen onak ditut leku hauei buruz, beti nire lagunekin jolasten negoelako, eta irakasleekin animaliak ikustera joaten ginelako.




Argazki hau eskubaloiko taldearena da, txapelketa batean aterata. Txikitatik hasi nintzen jolasten eta orain ere jarraitzen dut. Eskolan gimnasiako irakasleak irakatsi zidan nola jolasten zen, eta hortik aurrera nire kirol gustukoen bihurtu da. Honi esker, orain lagun asko ezagutu ditut eta hainbat leku desberdinetara bidaiatu dut.




Hau eskolako amantala zen, eta egunero jantzi behar nuen klasera joateko. Nire lagunekin amantalak aldatzen nituen eta hainbat jolas desberdinetan jolasten genuen. Gure irakasleak abesti bat irakatsi zigun amantalak janzteko, eta horri esker, amantala ni bakarrik janzten ikasi nuen.



Hauek eskolan erabiltzen genituen puntzoiak ziren. Haiekin, marrazkiak eta eskulanak egiten genituen. Nire irakasleak beti usten zigun gutxienez ordu bat egunero haiekin lan egiten, asko gustatzen zitzaizkigulako. Niretzat momentu horiek garrantzitsuak ziren, gure irudimena lantzen genuelako.


Argazki hau gabonetakoa da. Urtero irakasle bat Olentzeroz mozorrotzen zen, eta klasera opariak ekartzen zizkigun. Niretzat, egun hau urteko onenetarikoa zen, txokolatea edaten genuelako eta dantzatzen genuelako.




Argazki hau txango batekoa da, Lizarrara joan ginenekoa. Txangoetan primeran pasatzen genuen, lagun guztiak elkarrekin joaten ginelako. Irakasleekin abestiak abesten genituen eta istorioak asmatzen genituen, eta horri esker, gure arteko harremanak hobetzen genituen.




Argazki hau eskolako festa batekoa da. Bertan, beste eskolako ikasleak etortzen ziren eta guztiok batera patioan jolasten genuen  aparrarekin. Festa honek beste ikastoletako umeak ezagutzeako aukera ematen zigun, eta haien eskolei buruz gehiago ikasten genuen.




Hau nire eskola zen, Zipiriñe, eta han ikasi nuen 6.mailararte. Niretzat, han egon nintzen urteak hoberenak kizan dira, gaur egun ditudan lagunak ezagutu nituelako, eta gustuko nituen gauzak aurkitu nituelako.