viernes, 10 de febrero de 2017

Konpetentziak II.

Konpetentziak II


 Ondorengo atal honetan, Jose Moyak Heziberri 2020 eta DeSeco txostenak konpetentzie buruzko landutako jorratuko da.
Zer da konpetentzia? Gure hezkuntza sisteman zenbat ikaskuntza mota ditugu? Honelako eta beste galdera batzue erantzuten diegu ondoren.
DeSeco txostenaren arabera, ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan. 2002 urtean osaturiko txostenak konpetentzia bat oinarrizkoa edo giltzarrizkoa izateko hiru baldintza bete behar dituela ezartzen du:
  1. Balio pertsonal edo sozial handiko emaitzak lortzen lagundu behar du
  2. Testuinguru eta esparru anitzetan erabiltzeko modukoa izan behar du
  3. Eskakizun konplexuak arrakastaz gainditzeko aukera eman behar die hura eskuratzen duten pertsonei
Hau da, herritar guztientzat baliagarria bada, jatorri, kultura, sexu, etab. edozein dela ere. Azken finean, konpetentzien helburuak guztiok gizartean barneratzea eta bazterketarik ez jasatea da.
Europako Erkidegoen Batzordeak 2006an emandako definizioaren arabera, pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan.
Jose Moyaren arabera, ingurugiro konkretu batean lan bat aurrera ateratzeko ditugun baliabide guztiak erabiltzea edo martxan jartzea izango litzateke konpetenzia. Baliabide guztiak ondo erabili ezkero, aditu bihurtu gaitezke, beti ere lan konkretu baterako.
Nahiz eta konpetentziak persona batek dituen balore, jarrera, jakintza, etab. multzoa izan, horrekin ez da nahikoa, horiek era egokian erabiltzen jakin behar baita. Horretarako multzo horiek zuzen osatu behar dira.
Gure hezkuntza sistemari dagokionez, Jose Moyaren arabera, konpetziak, edukiak, portaera eta jokaera kontutan hartzen diren ikaskuntza motal dira. 4 ikaskuntza mota desberdin dira eta maila ezberdinetakoak dira. Gaur egun konpetentzie garrantzi handia ematen zaie. Lehendik dauden hezkuntza legediak ezartzen dituenari gaur egungo eskakisunak gehitzen zaizkio.
20 herrialde batzen ziren Klubean lortutako akordio baten ondorioz 8 ikaskuntza mota onartu ziren. Konpetentzia, jokaera edo portaera bat izateko ezinbesteko 3 baldintza hauek bete behar ditu:
  1. Gehiengoarentzako eskuragarria izan behar da, bestela ez da oinarrizkoa. Hau da, guztie lagundu behar die, ez aukeraketa bat egin edota hoberenak hartu.
  2. Bizitzako eremu guztitarako baliagarria izan behar da
  3. Ikasten jarraitzen lagundu behar du.
Irudi horrek adierazten duen bezela, eta nire iritzi apalean, gure hezkuntza sistemak izaera selektiboa du. Gainera, selekzio hori gero eta arinago egiten da, hau da, ikasleak gazteagoak direnean hasten da burutzen, eta zenbat eta maila goragokoagoa den selekzioa gauzatzen jarraitzen du.
Ikasleek DBHn aukeratu behar dute, zientzia, teknologia edota letren bidetik jarraituko duten.Eta bidea berriz aukeratu behar dute batxillergoan. Baina arazoak izan daitezke zientziak burutu baina letretako gradua egin nahi duen ikaslearekin. Nire ustean, hoberena guztiak hiru arloetan berdin preparatzea izango litzateke, ondoren denek aukera berdinak izateko.
Honetaz gain, bestelako selekzio mota ere izan daiteke: irudian nahiko argi ikusten da derrigorrezko hezkuntza bakarrik dela dohainikoa eta ondoren prestakuntza agian pribatua izan daitekela, beraz, horrek hezkuntza batzuentzat murriztu egiten du.
Konpetentzien ebaluazioa burutzeko bi baldintza eman behar dira:
  1. Informazio iturria egon behar da
  2. Ebaluazio irizpideak egon behar dira
Informazio iturri egokienak aukeratu behar dira, hau da, legeren ebazpenari buruz datu gehien adierazten dutenak. Konpetentziaren oinarria lanaren soluzioa bada, gaitasunaren oinarria ariketaren azalpena izango da, hau da, datuak, ze zailtasun izan dituen eta zeintzuk gainditu dituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario