miércoles, 8 de febrero de 2017

Argazki Elkarrizketa


Ariketa honen bitartez, Lehen Hezkuntzako zenbait argazkiri buruz hitz egingo dut.



Argazki hau gure eskolako inauterietakoa da. Urtero mozorrotzen ginen eta dantzatzen genuen patioan gurasoen aurrean. Argazki honek oso oroitzapen onak ekartzen dizkit, urteko festarik dibertigarriena zelako. Nire ustez, horrelako gauzak antolatzea garrantzitsua da, ikasleak entretenitzeko eta haien arteko harremanak hobetzeko.



Argazki hau eskolan egiten genituen tailerretakoa da, bonsai bat hain zuzen ere. Tailer hauetan ariketa desberdinak egiten genituen abalorioekin, plastilinarekin, kartoiekin... gure irudimena garatzeko. Ikasle guztiok oso gustoko genituen ariketa hauek, oso entretenigarriak zirelako, eta irakasleek beti zoriontzen gintuztelako. Horrek gure autoestimarako baliagarria zen, eta gero gurasoei oparitu ahal genien egindakoa.



Argazki hau kanpamentu batean aterata dago. Urtero eramaten gintuzten horrelako lekuetara, eta bertan animali, landare, barazki... buruz informazio asko ikasten genuen. Oroitzapen onak ditut leku hauei buruz, beti nire lagunekin jolasten negoelako, eta irakasleekin animaliak ikustera joaten ginelako.




Argazki hau eskubaloiko taldearena da, txapelketa batean aterata. Txikitatik hasi nintzen jolasten eta orain ere jarraitzen dut. Eskolan gimnasiako irakasleak irakatsi zidan nola jolasten zen, eta hortik aurrera nire kirol gustukoen bihurtu da. Honi esker, orain lagun asko ezagutu ditut eta hainbat leku desberdinetara bidaiatu dut.




Hau eskolako amantala zen, eta egunero jantzi behar nuen klasera joateko. Nire lagunekin amantalak aldatzen nituen eta hainbat jolas desberdinetan jolasten genuen. Gure irakasleak abesti bat irakatsi zigun amantalak janzteko, eta horri esker, amantala ni bakarrik janzten ikasi nuen.



Hauek eskolan erabiltzen genituen puntzoiak ziren. Haiekin, marrazkiak eta eskulanak egiten genituen. Nire irakasleak beti usten zigun gutxienez ordu bat egunero haiekin lan egiten, asko gustatzen zitzaizkigulako. Niretzat momentu horiek garrantzitsuak ziren, gure irudimena lantzen genuelako.


Argazki hau gabonetakoa da. Urtero irakasle bat Olentzeroz mozorrotzen zen, eta klasera opariak ekartzen zizkigun. Niretzat, egun hau urteko onenetarikoa zen, txokolatea edaten genuelako eta dantzatzen genuelako.




Argazki hau txango batekoa da, Lizarrara joan ginenekoa. Txangoetan primeran pasatzen genuen, lagun guztiak elkarrekin joaten ginelako. Irakasleekin abestiak abesten genituen eta istorioak asmatzen genituen, eta horri esker, gure arteko harremanak hobetzen genituen.




Argazki hau eskolako festa batekoa da. Bertan, beste eskolako ikasleak etortzen ziren eta guztiok batera patioan jolasten genuen  aparrarekin. Festa honek beste ikastoletako umeak ezagutzeako aukera ematen zigun, eta haien eskolei buruz gehiago ikasten genuen.




Hau nire eskola zen, Zipiriñe, eta han ikasi nuen 6.mailararte. Niretzat, han egon nintzen urteak hoberenak kizan dira, gaur egun ditudan lagunak ezagutu nituelako, eta gustuko nituen gauzak aurkitu nituelako.







































No hay comentarios:

Publicar un comentario