miércoles, 22 de febrero de 2017

Jaume Sarramonaren irakurketaren laburpena

Hona hemen Jaume Sarramonaren irakurgaiaren laburpena:

1. Curriculumaren oinarriak:

Curriculuma 5 oinarri nagusitan bananduta dago:


1. oinarria: honek, izaera filosofikoa du eta curriculumaren bidez lortu nahi diren helburuak zehazten ditu.

2. oinarria: hau testuinguru sozialarekin lotzen da; izan ere, gizartearen testuinguru zehatz batean aurrera eramaten da eta curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da. Curriculumean hezkuntzaren dimentsio soziala erakusten da.


3. oinarria: oinarri hau oinarri epistemologikoa da. Eskola curriculuma eremu eta gai desberdinak betetzen dituzten jakite zientifikoetan ere oinarritzen da. Curriculumaren plangintza burutzerako garaian, epistemologiaren ideiak kontuan hartu behar dira


4. oinarria: oinarri honetan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa nagusitzen da.


5. oinarria: azken oinarri hau oinarri pedagogikoa da; izan ere, irakasleen esperientzien oinarri teorikoa zein sintetizatzailea biltzen ditu.
Oinarri honek, hainbat galderei erantzuteko erabiltzen da: Zer merezi du ikasleak?, zelan lortzen da hau ikastea?, noiz antolatu behar dira prozesu didaktikoak?...
Baina honi ebaluazioa ere gehitu behar zaio.



2. Espainiako eredua: curriculumaren mailak
Hezkuntzako maila bakoitzak bere helburuak ditu. Eduki multzoak, maila bakoitzean zer landu behar den adierazten du.
Eduki multzo hau, 3 ataletan dago bereizita:
  • Kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak
  • Prozesuak
  • Baloreak, arauak eta jarrera


3. Curriculumaren diseinua
Curriculumak 5 atal ditu:
  • Helburuak: helburu pedagogikoak hezkuntzari lotutako balore filosofiko eta sozialak biltzen dituzten helburuetatik lortzen dira.
Helburuak 3 multzotan banantzen dira:
  • Trebetasuna
  • Jarrera
  • Jakintza arloko helburuak


  • Edukiak: jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute.
Edukiak 3 multzotan sailkatzen dira:
  • Jakitearekin lotutako edukiak
  • Egitearekin lotutako edukiak
  • Izatearekin lotutako edukiak


  • Metodologia: Metodologiaren barruan bi talde daude:
    • Irakasleen jarduerak
    • Ikasleen jarduerak
      • Talderako jarduerak
      • Jarduera indibidualak


  • Baliabide didaktikoak: Baliabide hauek irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoak izango dira. Eta baliabide hauek ikastetxe bakoitzaren ekonomiaren araberakoak dira.


  • Ebaluazioa: Ebaluazioaren bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar den informazioa lortzen da.
Ebaluazioa 2 ataletan banatzen da:
  • Lehen ebaluazioa, bertan curriculuma ikastetxeko errealitateari moldatu behar zaio.
  • Bigarren ebaluazioa, bertan ikusiko da ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa.


4. Ezkutuko curriculuma
Eskola eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario